Aljeriako Kamel Eddine aktibista hil egin da 50 eguneko gose grebaren ondorioz

2019ko maiatzaren 30a
00:00
Entzun
ALJER. Kamel Eddine Fekhar giza eskubideen aldeko aktibista hil egin da, espetxean 50 egun baino gehiagoz gose greba egin eta gero. Martxoan atxilotu zuten, «estatuko segurtasuna ahuldu» izana egotzita. Herritarrek heriotzaren aurkako protestak egin dituzte. Aljeriako mozabita berberen alde lan egiteagatik da ezaguna. Iaz BERRIAri egin zion adierazpenetan azaldu zuen euren egoera: «Baztertuak gaude amazigak garelako arabiar nortasun bakarra ezarri nahi duen estatu batean; ez garelako musulman sunitak, ibadiak baizik».
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.