Artista Liburuari Buruzko VII. Topaketek 50 sortzailetik gora bilduko dituzte

2022ko azaroaren 4a
00:00
Entzun
ARTEA. Guztira, 50 artista eta talde baino gehiago bilduko dira asteburuan Donostiako San Telmo museoko elizan, Artista Liburuari Buruzko VII. Topaketei amaiera emateko. Beren artelanak erakutsiko dituzte sortzaile horiek guztiek, gaur, bihar eta etzi zabalik izango den erakusketa batean; eta haurrei begirako tailerrak ere izango dira. Horiez gain, Detritus eta Jana Lottenburger artistek hitzaldi bana emango dute gaur arratsaldean. Erakusketarako eta beste jardueretarako sarrera doakoa izango da, lekuak bete arte —tailerrerako izan ezik—.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.