Carlos Fdez-ek egin du Donostiako Beldurrezko Zinemaren Asteko kartela

2022ko ekainaren 4a
00:00
Entzun
ZINEMA. Urriaren 28tik azaroaren 4ra egingo dute aurten Donostiako Beldurrezko eta Fantasiazko 33. Astea, eta kartela aurkeztu dute jadanik. Carlos Fdez margolariak sortu du, eta Macarena Gomez aktorearen irudia eta jaialdiaren ikur den armiarma ere baliatu ditu horretarako. Horrez gainera, Luis Gasca komikigile eta zinemagileari eskainitako erakusketa bat antolatuko dutela ere iragarri dute, eta esan dute Antonio Jose Navarro idazlea kanibalismoak zineman izan duen agerpena aztertuko duen argitalpen bat prestatzen ari dela.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.