Reala 3-1 gailendu zaio Alavesi, zaleen aurrean

Reala eta Alaves, atzo. REALA.
2021eko uztailaren 25a
00:00
Entzun
FUTBOLA. Espainiako Lehen Mailako lau euskal taldeek denboraldi-aurreko lagunarteko partidak izan zituzten atzo. Realaren eta Alavesen arteko neurketa Anoetan jokatu zen, 5.000 jarraitzaile ingururen aurrean aspaldiko partez. Etxekoak gehiago izan ziren, eta 3-1 irabazi zuten. Zortzigarren minuturako, aurretik zen Reala, Adnan Januzajek sartutako golari esker. Beste bi golak Jon Pachecoren eta Igor Zubeldiaren bitartez heldu ziren. Alavesen gol bakarra, berriz, Lucas Perezek egin zuen, penaltiz.

Athleticek, berriz, Borussia Dortmundi 2-0 irabazi zion, sasoi-aurreko hirugarren partidan, Sankt Gallenen, Suitzan. Raul Garciak sartu zuen lehen gola, penalti puntutik, 50. minutuan. Handik zazpi minutura, Daniel Vivianek egin zuen talde zuri-gorriaren bigarren gola, buruz. Athleticek modu horretara amaitu du Suitzako bira.

Osasunak, bestalde, sasoi-aurreko bigarren garaipena eskuratu zuen Burgosen aurka 2-0 irabazita, Taxoaren. Chimy Avilak egin zuen lehena, 60. minutuan; bigarren gola, berriz, aste honetan talde gorritxoarekin 2025. urtera arte kontratua berritu duen Nacho Vidalek egin zuen, 88. minutuan.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.