Poloniako Itzulia jokatuko dute gaurtik igandera

2020ko abuztuaren 5a
00:00
Entzun
TXIRRINDULARITZA. Lehiak ez du etenik: bata bestearen atzetik datoz probak. Atzo, Okzitaniako Itzulia amaitu zen, eta Egan Bernal (Ineos) nagusitu zen. Benoit Cosnefroyk (Ag2r) irabazi zuen azken etapa.

Gaur, berriz, bi proba jokatuko dituzte. Batetik, Poloniako Itzuliari ekingo diote. UCI World Tourreko proba da, eta igandean amaituko da. Hiru euskal herritar ariko dira: Ion Izagirre (Astana), Mikel Nieve (Mitchelton) eta Imanol Erbiti (Movistar). Izagirrek 2015ean irabazi zuen. Bestetik, gaur jokatuko dute Milan-Turin klasikoa, larunbateko Milan-Sanremoren atarikoa.

Lehiaz kanpo, Kirola Arbitratzeko Epaitegiak lau urteko zigorra ezarri dio Ibai Salasi, dopin arauak hausteagatik.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.