Ana Oregik bilera batera deitu ditu erakunde guztiak

2014ko otsailaren 6a
00:00
Entzun
Eusko Jaurlaritzako Ingurumen sailburu Ana Oregik bilera batera deitu ditu datorren asterako euskal kostaldeko herrietako udalak, Bizkaiko eta Gipuzkoako foru aldundiak eta Espainiako Gobernua. Bilera Gasteizen egingo dute, «kostaldeak astindutako fenomeno meteorologikoak gainditu, eta kalteen ideia zehatzagoa izan ostean». Galerei buruzko zifrak emateari uko egin dio Oregik.Bestalde, gaur erakunde arteko beste bilera bat egingo dute Donostian, Foru Jauregian, 13:00etan. Gipuzkoako Diputazioak Eusko Jaurlaritzako eta Espainiako Gobernuko ordezkariak deitu ditu bilera horretara, Gipuzkoako kostaldean kaltetutako herrietako udaletako ordezkariekin mintzatzeko.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.