Egoera berean daudenen arteko partidak, asteburuan

Lehen jardunaldiko galtzaileak elkarren aurka ariko dira larunbatean, Iruñean, eta, irabazleak, igandean, Eibarren

Aranguren eta Olaizola II.a, garaipena ospatzen, herenegun. MARISOL RAMIREZ / FOKU.
2020ko martxoaren 10a
00:00
Entzun
PILOTA. Binakakoaren finalerdietako ligaxkako bigarren jardunaldiak kontu asko argi ditzake, sailkapenaren muturretan dauden bikoteek elkarren aurka jokatuko baitute. Hots, litekeena da bikote bat finalerako sailkatzea, eta beste bat aukerarik gabe geratzea.

Larunbatean, Iruñean, Labriten, lehen jardunaldiko galtzaileek jokatuko dute: Erik Jakak eta Jose Javier Zabaletak, Unai Lasoren eta Jon Ander Albisuren aurka. Aurrenekoek 22-16 galdu zuten lehen partidan, Joseba Ezkurdia eta Julen Martija enpresakideen aurka. Bigarrenek, berriz, 22-10 galdu zuten enpresa bereko Aimar Olaizolaren eta Aitor Arangurenen kontra.

Igandean, berriz, Eibarren (Gipuzkoa), Astelenan, Ezkurdia-Martijak eta Olaizola II.a-Urrutikoetxeak neurtuko dituzte indarrak. Ikusteko dago zaratamoarrak jokatuko duen.

Lau bikoteek apirilaren 5ean Bilbon jokatuko den finalean egon nahi dute. Gaur jarriko dituzte salgai sarrerak Internetez: www.entradasfronton.com webgunean.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.