Berria Txapelketako final-laurdenetako lehen bi kanporaketak jokatu dira gaur

2018ko ekainaren 3a
00:00
Entzun
PILOTA. Berria Txapelketa aurrera doa, eta gaur final-laurdenetakoaurreneko bi kanporaketak jokatu dira, Azpeitian (Gipuzkoa) eta Zeanurin (Bizkaia). Azpeitian, etxeko taldeak, Illunpek, Doneztebeko Errekaren aurka jokatuko du. Kadete eta gazte mailetan Illunpe da faborito; seniorretan, berriz, lehia parekatuagoa espero da. Zeanuriko kanporaketa lehiatuagoa aurreikusten da. Izan ere, bai Zeanuriko Joko Alaik eta bai Tolosak goi mailako bikoteak dituzte kadete eta gazte mailetan, eta seniorren arteko partidan erabaki daiteke lehia.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.