Libanoko presidenteak itzultzeko eskatu dio Haririri

Hezbollahek uste du Hariri atxilotuta dagoela, eta Riadi eskatu dio Libano bere barne arazoetan ez nahasteko

2017ko azaroaren 11
00:00
Entzun
BEIRUT. Libanoko presidente Michel Aounek adierazi du Saad Haririk lehen ministro kargutik emaniko dimisioa «onartezina» dela, eta Libanora itzultzeko eskatu dio: «Gertatzen ari dena argitzea beharrezkoa da». Haririk azaroaren 4an eman zuen dimisioa, Saudi Arabian zela, eta han jarraitzen du.

Hezbollaheko buru Hassan Nasrallahen arabera, Hariri atxilotuta dago Riaden, «eta debekatua du itzultzea». Haririk Hezbollahen aurka egin zuen dimisioa aurkezteko garaian, eta Iranek Ekialde Hurbilean duen eragina kritikatu zuen.

Riad barne krisi batean dago, Hezbollahen esanetan, eta Libano tartean ez sartzeko eskatu dio. Riadek 200 printze eta goi kargu baino gehiago atxilotu ditu, «ustelkeria leporatuta».
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.