Iñaki Williamsek 2028ra arte berritu du

Iñaki Williams, atzo.
Iñaki Williams, atzo. LUIS TEJIDO / EFE

Berria -

2019ko abuztuak 13
FUTBOLA. Iñaki Williamsek 2028 arte luzatu du kontratua Athleticekin, eta 135 milioi euroko etete klausula izango du. 2025 arte zuen aurreko akordioa, 80 milioitik 108ra bitarteko etete klausularekin; 88 milioitan zegoen jada. Kontratua sinatu berritan, esker onez mintzatu zaio klubari: «Egon nahi dudan lekuan nago. Dena eman dit klub honek. Athleticek beti egin du nire alde, eta nire etxea da hau. Oso gustura nago». Klubak emandako konfiantza lanarekin, esfortzuarekin, eta batik bat golekin itzultzen saiatuko dela adierazi du. Gazte kategorian hasi zen Williams Athleticen; Iruñetik ekarri zuten. Lehen taldearekin bosgarren denboraldia izango du hau: 204 partida jokatu ditu, eta 49 gol sartu.

Irakurle agurgarria:

Honaino iritsi zarenez, eskaera bat egin nahi dizugu: irakurtzen ari zaren edukia eta egunkaria babestea, konpromiso ekonomikoa hartuz. Publizitatea eta erakundeen diru-laguntzak ez dira nahikoa BERRIAren etorkizuna bermatzeko. Sarean eskaintzen dizugun edukia irakurtzen duzuen milaka irakurleek proiektuari ekarpena eginda, urrutira iritsiko ginateke.

Kazetaritza libre, ireki eta independentea egin nahi dugu euskaldunontzat. Euskaraz informatzea delako gure eginkizuna, eta zure eskubidea.Lagun gaitzazu bide horretan. Idatzi gurekin etorkizuna. Geroa zugan.

Martxelo Otamendi
BERRIAko zuzendaria

Izan zaitez BERRIAlaguna

Izan zaitez BERRIAlaguna

Irakurtzen ari zaren edukia libre ematen jarraitu nahi dugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, zure eskubidea. Sareko irakurlea bazara, konprometitu zaitez irakurtzen ari zarenarekin. Geroa zugan.

Izan zaitez BERRIAlaguna