Feminizidioen kontrako protesta egin dute Mexikon

Ingrid Escamillaren hilketak haserrea eragin du, hainbat komunikabidek gorpuaren irudiak zabaldu zituztelako

Egunkari baten atarian egindako protesta, Mexiko Hirian. SASHENKA GUTIERREZ / EFE.
2020ko otsailaren 16a
00:00
Entzun
MEXIKO HIRIA. Mexikon egunean hamar emakume hiltzen ditu indarkeria matxistak. Feminizidioen epizentroetako bat da munduan. Iaz 1.006 emakume hil zituzten, eta aurten jada dozenaka dira. Ingrid Escamilla izan da azkenetakoa. Haren bikoteak laban batekin hil zuen gaztea, lepoa ebakiz, eta ondoren haren gorpua zatikatu eta larrantzi zuen. Kontua da gerora hainbat komunikabidek gorpuaren irudiak zabaldu zituztela, eta horrek azkenaldiko protesta zabalenak eragin ditu, baita sare sozialetan ere.

Mexiko Hirian eta hainbat hiritan milaka emakume atera ziren kalera herenegun indarkeria matxista salatzera eta komunikabideen jarrera kritikatzera. Andres Manuel Lopez Obrador presidentearen kontrakoa ere bazen protesta, izan ere feminizidioa 2012tik delitu gisa tipifikatuta dagoen arren, orain homizidiotzat jo nahi dute, zigorrak arintze aldera. Krimenen %98, dena den, zigorrik gabe geratzen dira.

Jauregi Nazionala margoz pintatu zuten protestan elkartutako emakumeek.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.