Athletic 3-1 gailendu zaio Eibarri, eta Euskal Herria kopako finalean dago

2018ko ekainaren 3a
00:00
Entzun
FUTBOLA. Euskal Herria kopak badu lehen finalista: Athletic. Joseba Agirreren taldeak 3-1 hartu zuen mendean atzo Eibar. Zuri-gorriak hasieratik izan ziren nagusi. 12. minuturako 2-0 zeuden aurretik. Maria Diazek eta Nekanek sartu zituzten golak. Hirugarrena Leiak lortu zuen, 42. minutuan. Laugarrena sartzeko abagunea ere izan zuen Athleticek, baina Nekanek penalti bat huts egin zuen. Eibarrek, ordea, penaltiz sartu zuen gola, 61. minutuan, Idoiaren eskutik. Beste finalerdia etzi jokatuko dute, Faduran, Realak eta San Ignaciok (19:30).
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.