Ukrainako matxinoen eremuetarako autogobernua babestu du Errusiak

Autogobernuaren kontrako protesta, atzo, Kieven, parlamentuko atarian.
Autogobernuaren kontrako protesta, atzo, Kieven, parlamentuko atarian. EFE

Berria -

2014ko irailak 18
MOSKU. Matxinoek Luhansken eta Donetsken kontrolpean dauzkaten eremuetarako Ukrainako Parlamentuak onartutako hiru urterako autogobernua ontzat jo du Errusiak. Pauso baikortzat hartu du, Genevako hitzarmenarekin bat datorrelakoan. Uste du, gainera, eskualde horietako herritarren «eskubideak» eta «askatasuna» berreskuratzeko balio duela. Matxinoek pauso baikortzat jo dute Kieven proposamena, baina ez dute independentzia aldarrikapena baztertu. Donetskeko aireportutik gertu berriz hasi dituzte borrokak. Donetskeko matxinoek salatu dutenez, armadaren bonbardaketetan bi zibil hil dituzte.

Irakurle agurgarria:

Honaino iritsi zarenez, eskaera bat egin nahi dizugu: irakurtzen ari zaren edukia eta egunkaria babestea, konpromiso ekonomikoa hartuz. Publizitatea eta erakundeen diru-laguntzak ez dira nahikoa BERRIAren etorkizuna bermatzeko. Sarean eskaintzen dizugun edukia irakurtzen duzuen milaka irakurleek proiektuari ekarpena eginda, urrutira iritsiko ginateke.

Kazetaritza libre, ireki eta independentea egin nahi dugu euskaldunontzat. Euskaraz informatzea delako gure eginkizuna, eta zure eskubidea.Lagun gaitzazu bide horretan. Idatzi gurekin etorkizuna. Geroa zugan.

Martxelo Otamendi
BERRIAko zuzendaria

Izan zaitez BERRIAlaguna

Izan zaitez BERRIAlaguna

Irakurtzen ari zaren edukia libre ematen jarraitu nahi dugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, zure eskubidea. Sareko irakurlea bazara, konprometitu zaitez irakurtzen ari zarenarekin. Geroa zugan.

Izan zaitez BERRIAlaguna