59 film ikusi ahal izango dira Mendi Film jaialdian

Mendi Filmen aurkezpena. MENDI FILM.
2022ko azaroaren 23a
00:00
Entzun
MENDIA. Abenduaren 9tik 18ra egingo dute 15. Mendi Film nazioarteko mendi, abentura, muturreko kirol eta natura zinemaldia, Bilbon. 59 film emango dituzte: 56 sail ofizialean; bi Zabalandi sailean: Everest-Sea to Summit eta Into the Ice; eta Mendi Film Bizkaia-Ternua Beka irabazi duen film laburra: Lobos. Horiek guztiak BBK Aretoan, Euskalduna Jauregian eta Azkuna Zentroko Golem zinemetan ikusi ahal izango dira. Filmez gain, lau hitzaldi emango dituzte, eta hiru erakusketa antolatu.

Sarrerak salgai daude jada: www.mendifilmfestival.com webgunean eta BBK Aretoko, Euskalduna Jauregiko eta Golem zinemetako erosketa plataformetan.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.