«IIII. Errepublika» galdegin dute hainbat elkartek, Donostian

Donostiako mobilizazioa. FOKU.
2018ko abenduaren 7a
00:00
Entzun
DONOSTIA. Euskal Herriko hainbat elkarte eta alderdi errepublikazalek deituta, manifestazio jendetsu bat egin zuten atzo eguerdian, Donostian. Hainbat banderaren eta oihuren artean, «III. Errepublika» galdegin zuten bertan.

Euskadiko Batzorde Errepublikanoak, Arabako Ateneo Errepublikanoak, Donostiako Elkarte Errepublikanoak, Irungo Nicolas Gerendiain elkarteak, Oiartzualdeko Pikoketa elkarteak, Andoaingo Belabieta elkarteak eta Tolosako Foro Errepublikanoak deituta egin zen atzoko mobilizazioa, besteak beste. Haiekin bat egin zuten Ezker Anitzak eta EPK Euskadiko Alderdi Komunistak. EPK-ko idazkari nagusi eta Ezker Anitzako legebiltzarkide Jon Hernandezek aipatutako elkarte horiek «errepublika bistararazteko» egindako lana goraipatu zuen, eta «autodeterminazio eskubidea» haiek proposatzen duten «Espainia errepublikanoaren markoan» bakarrik gauzatuko dela esan.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.