Astebeteko grebara deitu dituzte Bridgestoneko beharginak

Berria -

2018ko otsailak 13
BASAURI. Basauriko eta Usansoloko Bridgestoneko langileak astebete iraungo duen lanuztera deitu dituzte UGT eta BUB sindikatuek. Gaur, 05:00etan hasiko da greba, eta hilaren 19ra arte iraungo du. Zuzendaritzak soldata igotzea nahi dute langileek, enpresak orain arte uko egin diolako neurri horri aldeek egindako batzarretan. Ostiralean batzartuko dira berriro.

Irakurle agurgarria:

Honaino iritsi zarenez, eskaera bat egin nahi dizugu: irakurtzen ari zaren edukia eta egunkaria babestea, konpromiso ekonomikoa hartuz. Publizitatea eta erakundeen diru-laguntzak ez dira nahikoa BERRIAren etorkizuna bermatzeko. Sarean eskaintzen dizugun edukia irakurtzen duzuen milaka irakurleek proiektuari ekarpena eginda, urrutira iritsiko ginateke.

Kazetaritza libre, ireki eta independentea egin nahi dugu euskaldunontzat. Euskaraz informatzea delako gure eginkizuna, eta zure eskubidea.Lagun gaitzazu bide horretan. Idatzi gurekin etorkizuna. Geroa zugan.

Martxelo Otamendi
BERRIAko zuzendaria

Izan zaitez BERRIAlaguna