Uralita zigortu dute, langile bat amiantoz kutsatzea leporatuta

Amiantoak hildako lau lankide gogoratuko dituzte CAFeko langileek bihar, bi orduko lanuztea eginez

2018ko apirilaren 25a
00:00
Entzun
DONOSTIA. EAEko Justizia Auzitegi Nagusiak atzera bota du kalte-ordain baten aurka Uralita enpresak jarritako helegitea. Horrenbestez, Uralitak 300.000 euroko kalte-ordaina eman beharko dio Fortunato M.G. langileari, frogatutzat jo baitu enpresaren Donostiako eta Lasarte-Oriako biltegietan lanean kontaktuan izan zela amiantoarekin, eta horrek eragin ziola asbestosi gaitza.

Halaber, Sidenorreko langile baten kasua gaur iritsiko da epaitegira. Ia 320.000 euroko kalte-ordaina eskatu dio F.J.L.S. langile ohiak altzairutegiari, minbizia amiantoarekin lan egin izanak eragin diola eta.

Bestalde, CAFeko langileek bi orduko lanuztea egingo dute bihar, azken asteotan lankide izandako lau lagun amiantoaren ondorioz hil direla gogorarazteko. Langile batzordeak gogora ekarri du Beasaingo lantegian 35 langile hil direla amiantoagatik. Batzordea ez dago gustura CAFeko zuzendaritzaren jarrerarekin, eta gaixoei eta biktimen senideei kalte-ordainak emateko oztopoak jartzea egotzi diete.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.