Klima aldaketak zoonosiak ugarituko dituela iragarri dute

2022ko apirilaren 29a
00:00
Entzun
LONDRES. Hurrengo hamarkadak beroagoak izango dira klima aldaketaren ondorioz, eta gaixotasun gehiago ere egongo dira. Horixe iragarri zuen herenegun Colin Carlson Georgetowneko Unibertsitateko ikertzaileak. EcoHealth Alliance AEBetako gobernuz kanpoko erakundeak eta unibertsitate horrek elkarlanean egin dute ikerketa. Bi graduko berotze bat hartu dute oinarri gisa, eta animalien mugimenduen eredu posible ugari gurutzatu dituzte. Animaliak beste eremu batzuetara mugitzeak gaixotasunak hedatuko ditu, eta gizakiengana iristeko arriskua dagoela iragarri dute, bereziki populazio dentsitate handiko zenbait eremutan, Afrika tropikalean eta Asia hego-ekialdean, kasu. Litekeena da prozesu horiek «oharkabean» gertatzen aritzea, George Albery ikerketaren egileetako batek azaldu duenez.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.