Alderdi Ekologistako kiderik ez Manuel Vallsen gobernuan

2014ko apirilaren 3a
00:00
Entzun
Aurrez aurreko batekin hasi du agintaldia Manuel Valls Frantziako lehen ministro berriak. Karguarekin batera, alderdi ekologistaren ezetza jaso du gobernua osatzeko. EELV Europa Ekologia-Berdeak alderdiak jakinarazi du bere printzipioak ez datozela bat Vallsen politikekin; bereziki, Barne ministro zela etorkinen aurka hartutako hainbat neurri aurpegiratzen dizkiote. Horregatik, Jean-Marc Ayraulten kabineteko bi ministrok gobernua utzi dute: Cecile Duflotek eta Pascal Canfinek. Vallsek hasieran haiei eskaini zien ingurumen gaietarako ministerioa, baina azkenean Segolene Royalek hartu du sail hori. Gobernura ekarritako pertsonaia berrietan esanguratsuena eta ardura handiena duena da Royal.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.