Epaile batek aske utzi du Novak Djokovic

2022ko urtarrilaren 11
00:00
Entzun
TENISA. Novak Djokovicen bisa bertan behera uzteko erabakia atzera bota zuen atzo Melbourneko epaile batek, eta, beraz, tenislari serbiarra libre geratu zen. Epailearen iritziz, ez du zentzurik bisa kentzeko erabakiak, eta tenislariak ez du behar adina astirik eduki bere abokatuekin edo Australiako Irekiaren antolatzaileekin hitz egiteko. «Eskerrak jaso dudan babesagatik. Lehiatu egin nahi dut», esan zuen Djokovicek erabakiaren berri izan eta gutxira.

Hala ere, Australiako Gobernuak ez du amore eman. Chris Tran estatuaren abokatuak esan du balitekeela Australiako Immigrazio ministroak tenislariaren bisa berriz bertan behera uztea. Izan ere, ministroak ahalmena du hori egiteko, eta epaileak ere aintzat hartu du eskumen hori. Epaileak ohartarazi duenez, berriz bisa kentzea erabakiz gero, jokalariari hiru urterako debeka diezaiokete Australian sartzea.

Hilaren 6an hasi zen gatazka. Djokovicek jokatzeko bidaiatu zuen Melbournera, baina hango agintariek sartzeko baimena ukatu zioten, hark ez duelako frogatu koronabirusaren aurkako txertoa hartua duela, edo hura ez hartzeko eskubidea duela. Munduko lehen sailkatua deportatzea erabaki zuten.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.