H&Mko 56 langile lekuz aldatu nahi ditu enpresak

2018ko apirilaren 14a
00:00
Entzun
BILBO. H&M arropa enpresak Bilboko Moyua plazan duen denda ixtera doa, eta han diharduten 56 langileak H&M sarearen beste dendatara bidaltzea proposatu du. Langile batzordeak ezkutuko kaleratze kolektibo bat dela salatu du, proposatutako lekualdatzeen helmugak ikusi ondoren. Hamalau langile Bizkaiko dendetara bidali nahi ditu; bost Gasteizera; beste bost Santanderrera ( Espainia); eta gainontzeko 32ak, Espainiako dendetan sakabanatu nahi ditu zuzendaritzak.

Moyuako H&M dendako langile batzordea eta zuzendaritza dendaren itxieraren inguruan negoziatzeko batzarra egin zuten, atzo, eta batzordea haserre atera zen enpresak mahai gainean jarritako proposamena ikusita. Langile gehienei ez die merezi lekuz aldatzea, lanean jarraitzeko oso urrutira joan behar badute, kontuan hartuta soldata apalak kobratzen dituztela. Lekualdatze batzuk ez direla egingarriak uste du batzordeak, eta enpresaren benetako asmoa kaleratze kolektibo bat egitea dela esan du. Ikusteko dago enpresa beste proposamen bat egiteko gai den, edo bereari eutsiko dion.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.