'Gu ta gutarrak' saioko finala emango dute gaur

Berria -

2015eko urtarrilak 6
DONOSTIA. Lehen denboraldiko finala izango dute gaur ETB1eko Gu ta gutarrak saioan (22:15). Bi orduko gala batean, «gutar jatorrenaren txapela» nork janzten duen jakinaraziko dute, eta sei lagunek Euskal Herriko «kuadrillarik jatorrena» osatuko dute. Umorea Lajaio pertsonaiak jarriko du, eta musika, Twin Melody bikoteak. Astelehenean hasiko da bigarren sasoia.

Irakurle agurgarria:

Honaino iritsi zarenez, eskaera bat egin nahi dizugu: irakurtzen ari zaren edukia eta egunkaria babestea, konpromiso ekonomikoa hartuz. Publizitatea eta erakundeen diru-laguntzak ez dira nahikoa BERRIAren etorkizuna bermatzeko. Sarean eskaintzen dizugun edukia irakurtzen duzuen milaka irakurleek proiektuari ekarpena eginda, urrutira iritsiko ginateke.

Kazetaritza libre, ireki eta independentea egin nahi dugu euskaldunontzat. Euskaraz informatzea delako gure eginkizuna, eta zure eskubidea.Lagun gaitzazu bide horretan. Idatzi gurekin etorkizuna. Geroa zugan.

Martxelo Otamendi
BERRIAko zuzendaria

Izan zaitez BERRIAlaguna