'Ur Handitan', Downen sindromea dutenez

Berria

2017ko azaroak 14
TELEBISTA. 21. kromosoma XXI. mendean izenburua izango du Ur Handitan saioaren gaurko atalak. Kromosoma horrekin loturiko Downen sindromea dutenak izango dira protagonistak. Gaur nola bizi diren eta lanean nola aritzen diren erakutsiko du saioak. Horretarako, bost kasu azalduko dituzte. Aitor Manterolak, esaterako, dantza taldea sortzeko duen ametsaren berri emango die ikusleei. Naroa Azaldegiren lanerako grina ezagutu ahalko dute, era berean. Itziar Segurak independentzia nola lortu duen erakutsiko du: hiru lagunekin bizi da, bere kabuz, Iruñeko Txantrea auzoko pisu batean. Downen sindromerik ez dutenekin batera, errugbian dagoeneko bost urtez ibili den June Izuskitza ezagutzeko parada izango dute ikusleek. Azkenik, DBH amaitu ondoren ikasten jarraitzeko dituen zailtasunen berri emango du Nagore Arrizabalagak.

Irakurle agurgarria:

Honaino iritsi zarenez, eskaera bat egin nahi dizugu: irakurtzen ari zaren edukia eta egunkaria babestea, konpromiso ekonomikoa hartuz. Publizitatea eta erakundeen diru-laguntzak ez dira nahikoa BERRIAren etorkizuna bermatzeko. Sarean eskaintzen dizugun edukia irakurtzen duzuen milaka irakurleek proiektuari ekarpena eginda, urrutira iritsiko ginateke.

Kazetaritza libre, ireki eta independentea egin nahi dugu euskaldunontzat. Euskaraz informatzea delako gure eginkizuna, eta zure eskubidea.Lagun gaitzazu bide horretan. Idatzi gurekin etorkizuna. Geroa zugan.

Martxelo Otamendi
BERRIAko zuzendaria

Izan zaitez BERRIAlaguna