Haneke faborito dela hasiko da Cannesko 70. jaialdia, gaur

Todd Haynes, Michel Hazanavicius eta Sofia Coppola daude Urrezko Palma lortzeko lehian, besteak beste

Hainbat langile jaialdiko kartela jartzen, Cannesen, atzo. SEBASTIEN NOGIER / EFE.
2017ko maiatzaren 17a
00:00
Entzun
ZINEMA. Historia egiteko aukera du Michael Hanekek gaur hasiko den Cannesko 70. zinema jaialdian. Happy End dramarekin lehiatuko da sari nagusia lortzeko, eta, irabaziko balu, Urrezko Palma hirutan lortu duen zinemagile bakarra bilakatuko litzateke —Das Weisse Band (2009) eta Amour (2012) lanek eman zizkioten beste biak—. Horretarako, besteak beste, Todd Haynes, Michel Hazanavicius eta Sofia Coppola zinemagileen lanei gailendu beharko zaie harena. Wonderstruck erakutsiko du Haynesek; Le redoutable Hazanaviciusek; eta The Beguiled Coppolak.

Haiekin batera, beste hamasei lan daude sail ofizialeko lehian; tartean, Fatih Akinen Aus dem nichts, Naomi Kawaseren Hikari, François Ozonen L'amant double, Bong Joon-Horen Okja, Hong Sansooren Geu-Hu eta Noah Baumbachen The Meyrowitz stories. Pedro Almodovar buru duen epaimahaiaren esku egongo da erabakia.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.