PPren ahaldungai nagusiek zergak jaitsi nahi dituzte lurralde guztietan

2019ko maiatzaren 21a
00:00
Entzun
BILBO. PPren Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoako ahaldungai nagusiek hitzaldia egin dute Bilbon, Nueva Economia foroak gonbidatuta, eta denek proposatu dute zergak jaistea. Arabako hautagai Iñaki Oiarzabalek esan du Eusko Jaurlaritza «xurgagailu» gisa aritzen dela «aldundien baliabide ekonomikoak bereganatuz». Bizkaiko hautagai Amaya Fernandez «familien esku» baliabide gehiago uztearen alde agertu da, eta Gipuzkoako Juan Carlos Canok esan du gipuzkoarrak «diskriminaturik» daudela.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.