Ehiztariek manifestazioa egingo dute gaur Donostian, eta animalistek ere bai

Berria -

2018ko apirilak 15
DONOSTIA. Ehiza elkarteek deituta, manifestazioa egingo dute gaur eguerdian Donostian, Euskadin ehiza bai lelopean. Eguerdian izango da, Easo plazatik Alderdi Ederrera. «Errespetua» eskatuko dute ehiztarientzat. Donostian bertan, 17:00etan, beste elkarretaratze bat egingo dute, Ehiza hilketa da! lelopean, Askekintzak deituta, Bulebarrean.