CAFek 70 tren salduko ditu Erresuma Batuan

2018ko ekainaren 9a
00:00
Entzun
DONOSTIA. CAFek 70 tren diesel hornituko dizkio Erresuma Batuko Wales and Borders frankiziari. Zerbitzuaren adjudikazioa eskuratu duen Keolis Amey enpresak CAF hautatu du negoziazioen azken faserako. Kontratua oraindik ez dago sinatuta, baina negoziazioak aurrera doaz. Kontratu horrek bi bagoiko 44 trenen eta hiru bagoiko beste 26ren salerosketa aurreikusten du. Ibilgailuak 2022rako erabilgarri nahi ditu Keolis Ameyk. Beste zazpi trenez hornitzea ere aurreikusten du, 2024. urterako. Keolis Amey enpresak tren frankizia hamabost urtez kudeatzeko adjudikazioa eskuratu du, 2018ko urritik hasita. Trenen azken muntaketa lanak CAFek Newporteko Celtic Business Parkean duen lantegian (Gales, Erresuma Batua) egingo dituzte. Lantegia 2018ko udazkenean erabilgarri egotea espero du enpresak.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.