«Objektibotasunik eza» leporatu dio oposizioak EITBri
GASTEIZ. EH Bilduk, Elkarrekin Podemosek eta PPk «objektibotasunik eza eta alderdikeria» leporatu diote EITBri Eusko Legebiltzarrean. Zuzenketa bat onartu du legebiltzarrak, datorren soziometroan hedabideen pluralismoaren gaineko azterketa bat sar dezaten. Arduradunen izendapenak «profesionaltasun irizpideen» arabera egiteko ere eskatu dute zuzenketan.
Astekaria
Asteko gai hautatuekin osatutako albiste buletina. Astelehenero, ezinbesteko erreportajeak, elkarrizketak, iritziak eta kronikak zure posta elektronikoan.