PPk eta PSOEk Trebiñu Araban sartzea eragotziko dute gaur, Kongresuan

Berria -

2014ko azaroak 18
MADRIL. Trebiñuko konderria (Burgos, Espainia) Araban sartzeari buruzko lege proposamena ez da aurrera irtengo gaur Espainiako Kongresuan, PPko eta PSOEko taldeek kontra bozkatuko dutela aurreratu baitiote Efe berri agentziari. Eusko Legebiltzarreko ordezkaritza bat izango da han (EAJko Xabier Agirre, EH Bilduko Belen Arrondo eta PSE-EEko Txarli Prieto), eta Bakartxo Tejeria legebiltzarreko presidentea ere izango da. Baita Udalbiltza ere, Iratxe Lopez de Aberasturi lehendakariordeak ordezkatuta. Arratsaldean izango da saioa.

Irakurle agurgarria:

Honaino iritsi zarenez, eskaera bat egin nahi dizugu: irakurtzen ari zaren edukia eta egunkaria babestea, konpromiso ekonomikoa hartuz. Publizitatea eta erakundeen diru-laguntzak ez dira nahikoa BERRIAren etorkizuna bermatzeko. Sarean eskaintzen dizugun edukia irakurtzen duzuen milaka irakurleek proiektuari ekarpena eginda, urrutira iritsiko ginateke.

Kazetaritza libre, ireki eta independentea egin nahi dugu euskaldunontzat. Euskaraz informatzea delako gure eginkizuna, eta zure eskubidea.Lagun gaitzazu bide horretan. Idatzi gurekin etorkizuna. Geroa zugan.

Martxelo Otamendi
BERRIAko zuzendaria

Izan zaitez BERRIAlaguna