Berriztagarrien bost proiektu baimendu dituzte
GASTEIZ. Eusko Jaurlaritzak joan den astean jakinarazi zuen Labraza eta Azazetako (Araba) proiektu eolikoek aurrera segitzen dutela. Labrazak oniritzia jaso zuen ingurumen eraginari dagokionez, eta Aixeindarrek atzo jakinarazi zuen Azazetakoak ere jaso duela —sozietate publiko horrek eraikiko ditu bi parkeak—. Aixeindarrek esan duenez, «energia erabat berdea» ekoiztuko dute Azazetako eta Labrazako parkeek, eta 470 lanposturaino sortuko dira «lan askoko aldietan». Bakoitzak 40 megawatt ekoiztuko ditu, eta horiek eraikitzeak 169 milioiko kostua izango du. Horrez gain, azaldu du «107.000 etxe hornitzeko energia» ekoitziko dutela, eta atmosferara 50.000 tona CO2 botatzea eragotziko dela.
Gainera, Nafarroako Gobernuak sei eskaera tramitatu ditu. Cierzo IV eta Ebro I parkeei baiezkoa eman diote, eta La Nava parkeari emandakoa «partzialki aldekoa» izan da. Azken horiek kontuan hartuta, Nafarroako Gobernuak 69 eskaera tramitatu ditu legealdi honetan, eta horietatik 35 proiekturi eman diete ingurumen baimena.
Gaiak
Kinka buletina
Klima larrialdiari eta ingurumenari buruzko azken berriak zabaltzen dituen buletina.