Noiz sortua: 2017-06-28 00:30:00

Generalitateak bertan behera utzi du hautetsontziak erosteko lehiaketa

Berria -

2017ko ekainak 28
BARTZELONA. Kataluniako Generalitateak urriaren 1erako deituta dagoen independentzia erreferendumerako 8.000 hautetsontzi erosteko lehiaketa publikoa ireki zuen, baina Generalitateko bozeramaile Neus Muntek adierazi du ez diotela aurkeztutako enpresa bat berari ere ardura hori emango, enpresa horiek ez dutelako «fidagarritasun ekonomikorik». Muntek nabarmendu zuen ez dela ohikoena, «baina normala dela», eta ziurtatu hautetsontziak edukiko dituztela.

Irakurle agurgarria:

Honaino iritsi zarenez, eskaera bat egin nahi dizugu: irakurtzen ari zaren edukia eta egunkaria babestea, konpromiso ekonomikoa hartuz. Publizitatea eta erakundeen diru-laguntzak ez dira nahikoa BERRIAren etorkizuna bermatzeko. Sarean eskaintzen dizugun edukia irakurtzen duzuen milaka irakurleek proiektuari ekarpena eginda, urrutira iritsiko ginateke.

Kazetaritza libre, ireki eta independentea egin nahi dugu euskaldunontzat. Euskaraz informatzea delako gure eginkizuna, eta zure eskubidea.Lagun gaitzazu bide horretan. Idatzi gurekin etorkizuna. Geroa zugan.

Martxelo Otamendi
BERRIAko zuzendaria

Izan zaitez BERRIAlaguna