Joseph Campanella aktorea hil da, 92 urte zituela

Berria -

2018ko maiatzak 19
LOS ANGELES. Zazpi hamarkadatan dozenaka telesailetan parte hartu zuen Joseph Campanella aktoreak, kasu gehienetan bigarren mailako pertsonaietan. Asteon hil da Campanella, 92 urte zituela, Sherman Oakseko bere etxean (Kalifornia, AEB). Bikoizketa lan ugari ere egin zituen, eta ahotsa jarri zien makina bat telefilm eta dokumentalei ere.

Irakurle agurgarria:

Honaino iritsi zarenez, eskaera bat egin nahi dizugu: irakurtzen ari zaren edukia eta egunkaria babestea, konpromiso ekonomikoa hartuz. Publizitatea eta erakundeen diru-laguntzak ez dira nahikoa BERRIAren etorkizuna bermatzeko. Sarean eskaintzen dizugun edukia irakurtzen duzuen milaka irakurleek proiektuari ekarpena eginda, urrutira iritsiko ginateke.

Kazetaritza libre, ireki eta independentea egin nahi dugu euskaldunontzat. Euskaraz informatzea delako gure eginkizuna, eta zure eskubidea.Lagun gaitzazu bide horretan. Idatzi gurekin etorkizuna. Geroa zugan.

Martxelo Otamendi
BERRIAko zuzendaria

Izan zaitez BERRIAlaguna