«Adinekoen egoitzen pribatizazioa argia da»

2020ko azaroaren 25a
00:00
Entzun
GASTEIZ. EH Bilduk salatu du azken urteotan gizarte zerbitzuen sisteman «muturreko pribatizazio prozesua» izan dela. Eusko Jaurlaritzaren Gizarte Zerbitzuen Plan Estrategikoaren Ebaluazioan jasotako datuak «ikaragarriak» direla azaldu du Ander Rodriguez legebiltzarkideak: «Edozein gobernu lotsatzeko modukoak dira». Rodriguezek azaldu du 2011tik 2018ra adinekoen egoitza publiko eta itunpekoetan oso postu gutxi sortu direla, eta eskaintza eta eskariaren arteko desoreka nabarmen areagotu dela. Zehazki, salatu du zazpi urtean egoitzen eskaintza %4,5 bakarrik igo dela; urtero %0,6 besterik ez. EH Bilduren arabera, Araban 61 plaza berri sortu dira; Bizkaian, 65; eta Gipuzkoan, 342.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.