Fagor Arrasatek beste kontratu bat lortu du Eslovakian

Berria -

2018ko ekainak 14
ARRASATE. Gonvarrik Eslovakiako bere fabrikan ipiniko duen linea berri oso bat Fagor Arrasateri erosiko dio. Aluminio osagaietan espezializaturik dago planta, eta autogintzarako aritzen da, bereziki Jaguar Land Roverrentzat. Hark ere fabrika bat dauka Eslovakian. Fagor Arrasateren makinen lerro konplexuak kalitate goreneko osagaiak ekoitziko ditu Gonvarrirentzat; lehiakide gogorrei gailendu zaie Fagor Arrasate. Euskal kooperatibaren teknologiaren aldeko hautua egin du Gonvarrik.

Irakurle agurgarria:

Honaino iritsi zarenez, eskaera bat egin nahi dizugu: irakurtzen ari zaren edukia eta egunkaria babestea, konpromiso ekonomikoa hartuz. Publizitatea eta erakundeen diru-laguntzak ez dira nahikoa BERRIAren etorkizuna bermatzeko. Sarean eskaintzen dizugun edukia irakurtzen duzuen milaka irakurleek proiektuari ekarpena eginda, urrutira iritsiko ginateke.

Kazetaritza libre, ireki eta independentea egin nahi dugu euskaldunontzat. Euskaraz informatzea delako gure eginkizuna, eta zure eskubidea.Lagun gaitzazu bide horretan. Idatzi gurekin etorkizuna. Geroa zugan.

Martxelo Otamendi
BERRIAko zuzendaria

Izan zaitez BERRIAlaguna

Izan zaitez BERRIAlaguna

Irakurtzen ari zaren edukia libre ematen jarraitu nahi dugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, zure eskubidea. Sareko irakurlea bazara, konprometitu zaitez irakurtzen ari zarenarekin. Geroa zugan.

Izan zaitez BERRIAlaguna