ZUZENDARIARI

Derbia:

Joxe Fermin Lizarraga Lazkano.
Leitza.
2017ko azaroaren 21a
00:00
Entzun
Aspaldiko partez derbia zioen Elena Azpeitia ETBko kazetariak, lau eta erdiko finalari buruz hizketan hasi zenean. Pilotan ez baita ohiko hitza, arreta piztu zidan. Honekin zerikusirik ez daukaten beste adiera batzuen artean, honakoa dio Harluxet hiztegiak derbi hitzari buruz: edozein kiroletan, interes handiko norgehiagoka; bereiziki, gertuko ekipoen artekoa.

Jokin Altuna amezketarrak Oinatz Bengoetxea leitzarraren aurka jokatu zuen iaz lau eta erdiko finala. Beren botileroekin euskaraz hitz egiten duten euskaldunak biak. Nire kontuen arabera, Amezketa Zaratamotik baino hurbilago dago Leitzatik. Nik bestela uste izan nuen arren, Elenaren arabera, iazkoa ez zen interes handikoa izanen; ala, ETBko kazetariarentzat, nafarrak beste euskaldunetik bereziak izan behar gara. Eta Iparraldekoak?...

Derbiarenari, Pablitorentzat, antza, bizkaierak pilotariei gomendioak emateko balio ez duela gehitzen badiogu: nire ustetan, diren baino askoz ere txikiagoak azaldu ziren euskara zein Euskal HerriaETBren emanaldian.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.