Itsasoa baretuko da orain; astelehenean, berriro harrotu

2014ko otsailaren 6a
00:00
Entzun
Aemet Espainiako Meteorologia agentziaren arabera, beste borraska bat sartuko da gaur Galiziatik, eta eragina izango du. Ez dirudi euskal kostan oso nabarmena izango denik, ordea; Euskalmeten arabera, itsasertzeko alerta laranja gaur horia izango da, arrisku txikiagokoa. Barrualdean ezarriko dute alerta laranja, haizea oso bizi ibiliko dela iragarri baitute. Ostiralerako, berriz, barea datorrela dirudi; alerta horia jarriko dute haizeguneetan, boladatan oso gogor ibiliko dela argudiatuta, eta barnealdean, berriz, elurragatik. Astearen bukaera aldera itsasoa berriz harrotzeko arriskua dago. Hala, datorren astelehenerako hamar metro baino gehiagoko altura duten olatuak iragarri dituzte.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.