Familien konfiantza gora doa azken asteetan

Berria -

2018ko ekainak 14
BILBO. Laboral Kutxak egindako azterketaren arabera, euskal familien konfiantza «baikortasunetik hurbil» dago, «enpleguaren aurreikuspenengatik eta ekonomiaren egoera orokorrarengatik». Maiatzaren 7tik 19ra egindako 800 inkesta hartu ditu oinarri Laboral Kutxak, 2018. urteko bigarren hiruhilekoari dagokion txostena egiteko, Araba, Bizkai eta Gipuzkoan. Gehiengoak uste du enplegua hobetu egingo dela aurrerantzean eta ekonomiak egoera onari eutsiko diola.

Irakurle agurgarria:

Honaino iritsi zarenez, eskaera bat egin nahi dizugu: irakurtzen ari zaren edukia eta egunkaria babestea, konpromiso ekonomikoa hartuz. Publizitatea eta erakundeen diru-laguntzak ez dira nahikoa BERRIAren etorkizuna bermatzeko. Sarean eskaintzen dizugun edukia irakurtzen duzuen milaka irakurleek proiektuari ekarpena eginda, urrutira iritsiko ginateke.

Kazetaritza libre, ireki eta independentea egin nahi dugu euskaldunontzat. Euskaraz informatzea delako gure eginkizuna, eta zure eskubidea.Lagun gaitzazu bide horretan. Idatzi gurekin etorkizuna. Geroa zugan.

Martxelo Otamendi
BERRIAko zuzendaria

Izan zaitez BERRIAlaguna