Langile bat hil da Bilboko portuan, Luzueroko harrobi zaharrean

Berria -

2018ko ekainak 14
BILBO. Beharrean ari zela, 41 urteko gizonezko bat harrapatu zuen kamioi batek, atzo, Luzueroko harrobi zaharrean, Bilboko portuan. Eguerdi inguruan jazo zen ezbeharra. Luzueroko harrobi zaharra egonkortzen ari zen behargina, eta orduan gertatu zen lan istripua. Viuda de Sanz enpresakoa zen langilea, 2018. urtean hildakoetan 24.a. Gertatutakoa argitzeko lanetan ari da dagokion agintzaritza.

Irakurle agurgarria:

Honaino iritsi zarenez, eskaera bat egin nahi dizugu: irakurtzen ari zaren edukia eta egunkaria babestea, konpromiso ekonomikoa hartuz. Publizitatea eta erakundeen diru-laguntzak ez dira nahikoa BERRIAren etorkizuna bermatzeko. Sarean eskaintzen dizugun edukia irakurtzen duzuen milaka irakurleek proiektuari ekarpena eginda, urrutira iritsiko ginateke.

Kazetaritza libre, ireki eta independentea egin nahi dugu euskaldunontzat. Euskaraz informatzea delako gure eginkizuna, eta zure eskubidea.Lagun gaitzazu bide horretan. Idatzi gurekin etorkizuna. Geroa zugan.

Martxelo Otamendi
BERRIAko zuzendaria

Izan zaitez BERRIAlaguna