Milaka lagun elkartu dira Londresen, 'brexit'-aren aurkako manifestazioan

Manifestariak Johnsonen aurkako leloekin, atzo, Londresen. HOLLIE ADAMS / EFE.
2019ko uztailaren 21a
00:00
Entzun
LONDRES. Milaka lagunek manifestazio bat egin zuten atzo Londresen, brexit-aren aurka. Europako Batasunean gelditzea defendatzen duen Aldaketarako Martxa elkarteak deitu zuen mobilizaziora. Boris Johnsonen aurkako kritikek protagonismo berezia izan zuten manifestarien pankartetan eta leloetan. Alderdi Kontserbadoreak etzi jakinaraziko du buruzagi berria nor den, eta Johnson da faborito.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.