'Tax lease' berria ontzat eman du Europako Batasuneko Auzitegiak

Berria -

2014ko abenduak 10
BRUSELA. Herbehereen oztopoak alde batera utzi, eta EBko Auzitegi Nagusiak onartu egin du Espainiako tax lease sistema berria, ontziak egiteko finantzaketa sistema, alegia. Aurreko sistema legez kanpokotzat jo zuen EBko Lehia Batzordeak, eta krisi handia eragin itzuli beharreko diru kopurua zela eta. Krisi hori atzean geratzen ari da, ordea, euskal ontziolen kasuan bederen, eta dagoeneko hainbat ontzi egin eta entregatu dituzte tax lease berriarekin. Beraz, EBko erabakiak segurtasun juridiko handia ekarriko die euskal ontziolei.

Irakurle agurgarria:

Honaino iritsi zarenez, eskaera bat egin nahi dizugu: irakurtzen ari zaren edukia eta egunkaria babestea, konpromiso ekonomikoa hartuz. Publizitatea eta erakundeen diru-laguntzak ez dira nahikoa BERRIAren etorkizuna bermatzeko. Sarean eskaintzen dizugun edukia irakurtzen duzuen milaka irakurleek proiektuari ekarpena eginda, urrutira iritsiko ginateke.

Kazetaritza libre, ireki eta independentea egin nahi dugu euskaldunontzat. Euskaraz informatzea delako gure eginkizuna, eta zure eskubidea.Lagun gaitzazu bide horretan. Idatzi gurekin etorkizuna. Geroa zugan.

Martxelo Otamendi
BERRIAko zuzendaria

Izan zaitez BERRIAlaguna