Konstituzionala, Frantzian bete zigorrak batzearen aurka

Espainiako Gorenaren doktrina babestu du, barne gatazka handiarekin. Pikabea ez da kartzelatik aterako.

Berria -

2016ko urriak 6
MADRIL. Espainiako Auzitegi Konstituzionalak Gorenak aurrez ezarritako doktrina berretsi du, eta Frantzian betetako zigor urteak ez dira kontuan hartuko Espainian bete beharrekoetatik. Kepa Pikabea euskal presoaren egoeraren harira hartu du erabakia, eta presoa kartzelatik ateratzea atzeratu egingo da. Erabakia hartzeko orduan, banatuta azaldu dira epaileak, Efe berri agentziaren arabera; zigorrak kontuan hartzearen alde bozkatu dute lauk, eta aurka zazpik. Aurrera begira, Konstituzionalaren epaia hartuko da kontuan zigorrak zenbatzerakoan. Erabakiak Alberto Plazaola, Pakito Mujika, Santiago Arrospide eta Rafa Cariderengan ere izango du eragina. Frantziako zigorrak aintzat hartzeko aginduta, kalera atera ziren, baina Gorenaren erabakiarekin kartzelatu zituzten berriz. Konstituzionaleko bi magistratuk esan dute orain haien eskubideak urratu zituela Gorenak.

Izaskun Bilbao EAJko europarlamentariak salatu du auzia. Ikerketa hasi dute Bruselan, Espainiari prozedura zigortzailea jarri edo ez erabakitzeko.

Irakurle agurgarria:

Honaino iritsi zarenez, eskaera bat egin nahi dizugu: irakurtzen ari zaren edukia eta egunkaria babestea, konpromiso ekonomikoa hartuz. Publizitatea eta erakundeen diru-laguntzak ez dira nahikoa BERRIAren etorkizuna bermatzeko. Sarean eskaintzen dizugun edukia irakurtzen duzuen milaka irakurleek proiektuari ekarpena eginda, urrutira iritsiko ginateke.

Kazetaritza libre, ireki eta independentea egin nahi dugu euskaldunontzat. Euskaraz informatzea delako gure eginkizuna, eta zure eskubidea.Lagun gaitzazu bide horretan. Idatzi gurekin etorkizuna. Geroa zugan.

Martxelo Otamendi
BERRIAko zuzendaria

Izan zaitez BERRIAlaguna

Izan zaitez BERRIAlaguna

Irakurtzen ari zaren edukia libre ematen jarraitu nahi dugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, zure eskubidea. Sareko irakurlea bazara, konprometitu zaitez irakurtzen ari zarenarekin. Geroa zugan.

Izan zaitez BERRIAlaguna