Txinak aske utzi du Liu Xiaobo Bakearen Nobel sariduna, osasun arrazoiengatik

Liu Xiaobo ekintzaile txinatarra, artxiboko argazki batean. LIU XIA / EFE.
2017ko ekainaren 27a
00:00
Entzun
PEKIN. «Ekintza subertsiboak» egiteagatik, Txinako agintariek 11 urteko kartzela zigorra ezarri zioten Liu Xiaobo 61 urteko giza eskubideen aldeko ekintzaileari, 2009ko abenduan. Gibeleko minbizia diagnostikatu diote, eta agintariek baldintzapean aske utzi dute. Liaoningeko Espetxe Departamentuak jakinarazi du, komunikatu baten bidez, «zortzi aditu» ari direla artatzen 2010eko Bakearen Nobel sariduna. Haren abokatuak adierazi du «egonkor» dagoela. Liu Xia Xiaoboren emaztea etxeko espetxealdian dago senarrak saria jaso zuenetik, nahiz eta ez dagoen emaztearen kontrako kargurik.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.