Jaialdi bikaina antolatu dute gaur Sunbillan, Latasaren Oroimenezkoan

2019ko abuztuaren 11
00:00
Entzun
AIZKORA. Puntako hamazazpi herri kirolari ariko dira gaur Sunbillan antolaturiko jaialdi bikainean (19:00). Urtero bezala, XVIII. Latasa Saria izango da jaialdiaren bizkarrezurra, eta bost bikotek hartuko dute parte. Aizkolari beteranoak ere ariko dira, bikoteka: Donato Larretxea eta Miel Mindegia, Angel Arrospide eta Anjel Mari Peñagarikanoren aurka. Aimar Irigoien eta Mikel Lopetegi Urra harri-jasotzaileek ere buruz buruko dema egingo dute hiru harri ezberdinekin. Azkenik, Ousmane Drame marka berria ezartzen saiatuko da 100 kiloko txingekin.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.