Athletic-Reala derbia ostiral gauez jokatuko da, 22:00etan

Hirugarren jardunaldian izango da derbia. Osasuna-Eibar igande arratsaldez jokatuko da (17:00), abuztuaren 24an

2019ko uztailaren 13a
00:00
Entzun
FUTBOLA. Dagoeneko erabaki dute zer ordutan izango diren Espainiako Ligako Lehen Mailako aurreneko hiru jardunaldiak. Bi derbi jokatuko dira: Osasuna-Eibar bigarren jardunaldian, eta Athletic-Reala hirugarrenean. Osasunaren eta Eibarren arteko lehia abuztuaren 24an jokatuko da, 17:00etan; Athleticen eta Realaren artekoa, berriz, abuztuaren 30ean, 22:00etan.

Ligari hasiera emango dion partida Athletic-Bartzelona izango da, abuztuaren 16an, ostiralez, 21:00etan. Larunbatean, hilaren 17an , Reala-Valentzia (19:00) eta Leganes Osasuna (21:00) lehiak jokatuko dira; eta igandean, Alavesen eta Levanteren artekoa (17:00); Amaitzeko, astelehenean, Eibarren txanda izango da. Mallorcan jokatuko du Jose Luis Mendilibarrren taldeak (20:00).

Dena den, Espainiako Futbol Liga Profesionala eta Federazioa ika-mikan dabiltza

orduekin. Luis Rubiales Federazioko presidenteak martxotik esan zuen datorren denboraldian ez dela astelehenetan partidarik jokatuko, eta ostiralekoak ere zalantzan jarri zituen. Ligak, ordea, partidak jarri ditu. Uztailaren 17an bi aldeek bilera dute arazoa konpontzeko. Gainontzean, Rubialesek auzitara jo dezake.

Liga hasi aurretik, abuztuaren 10ean, Realak eta Eibarrek Euskal Herria kopako finala jokatuko dute Tolosako Berazubi futbol zelaian, 20:00etan.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.