'Militarrak unibertsitatetik kanpora!' lelo gisara hartuta, protesta egin dute NUPen

Elkarretaratzea, atzo.
Elkarretaratzea, atzo. JAGOBA MANTEROLA / ARGAZKI PRESS

Berria -

2017ko azaroak 15
IRUÑEA. NUP Nafarroako Unibertsitatea Publikoko hainbat elkartek elkarretaratze bat egin zuten atzo deitoratzeko hilaren 22an eta 23an unibertsitateak jardunaldi batzuk egingo dituela Espainiako Gobernuko Defentsa Ministerioarekin eta Santander Bankuarekin; diotenez, horien xedea Espainiako Armadaren aldeko «propagandan» laguntzea da. Hortik protestaren leloa: Militarrak unibertsitatetik kanpora!.

Irakurle agurgarria:

Honaino iritsi zarenez, eskaera bat egin nahi dizugu: irakurtzen ari zaren edukia eta egunkaria babestea, konpromiso ekonomikoa hartuz. Publizitatea eta erakundeen diru-laguntzak ez dira nahikoa BERRIAren etorkizuna bermatzeko. Sarean eskaintzen dizugun edukia irakurtzen duzuen milaka irakurleek proiektuari ekarpena eginda, urrutira iritsiko ginateke.

Kazetaritza libre, ireki eta independentea egin nahi dugu euskaldunontzat. Euskaraz informatzea delako gure eginkizuna, eta zure eskubidea.Lagun gaitzazu bide horretan. Idatzi gurekin etorkizuna. Geroa zugan.

Martxelo Otamendi
BERRIAko zuzendaria

Izan zaitez BERRIAlaguna