Eslovakiako lehen ministroak dimisioa eman du

2018ko martxoaren 16a
00:00
Entzun
BRATISLAVA. Andrej Kiska Eslovakiako presidenteak Robert Fico lehen ministroaren dimisioa onartu zuen atzo, eta Peter Pellegrini lehen ministrordeari eman zion gobernua osatzeko ardura. Gobernuan dauden alderdiek erabaki horrekin bukatu nahi dute joan den hilaren amaieran sortu zen gobernu krisia, baina ikusi beharko da oposizioak eta azken asteotan mobilizatu diren milaka herritarrek presioari eutsiko ote dioten. Gaurko berriz ere protestara deitu dute, hauteskundeak aurreratu ditzatela exijitzeko.

Jan Kuciak 27 urteko kazetariaren eta haren bikotekide Martina Kusnirovaren hilketek sortu zuten krisia. Hilketaren ondoren hainbat hedabidetan argitaratu zuten gobernuko kideek Italiako Ndrangheta mafia taldearekin harremanak dituztela, eta eskandalua piztu zen. Gobernua hiru alderdik osatzen dute: Ficoren eta Pellegriniren Smer-Sozial Demokraziak , Most-Hid gutxiengo hungariarraren alderdiak eta Alderdi Nazional Eslovakiarrak. Most-Hidek bozak aurreratu nahi zituen, baina iritzia aldatu du.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.