Nafarroan ere gaitzetsi dituzte Espainiako aurrekontuak

Parlamentuak dio aurrekontu egitasmoak «krisi garaian areagotutako desberdintasuna» finkatzen duela

Berria -

2018ko apirilak 17
IRUÑEA. Nafarroako Parlamentuak ere gaitzetsi egin du Espainiako aurrekontuen egitasmoa. Parlamentuaren bozeramaileen batzordeak adierazpen bat onartu du, PSNk proposatua eta Geroa Baik, EH Bilduk, Ahal Duguk eta Ezkerrak babestua —PPk eta UPNk baino ez dute kontra bozkatu—. Adierazpen horretan, parlamentuak dio aurkezturiko aurrekontuek «krisi garaian areagotutako desberdintasuna finkatu» egiten dutela, uko egiten diotela «herritarren zati handi baten pobretzea ekarri duten murrizketei buelta emateari», eta ez dutela bermatzen «enpleguaren kalitatea, eskubide sozialen eta zerbitzu publikoen babesa eta eredu ekonomiko berria».

Gainera, parlamentuak uste du Espainiako aurrekontuek Nafarroa kaltetzen dutela bereziki. Horregatik, «erabateko arbuioa» azaltzeaz gain, Espainiako Kongresuan ordezkaritza duten alderdiei eskatu diete ezezko botoa eman diezaiotela egitasmoari.

Parlamentuko indar politikoek Nafarroak aurrekontuetan duen toki txikia nabarmendu dute batez ere. Geroa Baiko Koldo Martinezek esan du aurrekontuek ez dituztela «Nafarroako herritarren interesak» aintzat hartzen. PSNko Maria Txibitek, berriz, esan du Nafarroa aurrekontuetan «gaizkien tratatzen duten lurraldea dela, eta Ezkerrako Jose Miguel Nuinek erantsi du aurrekontuek «txarto» tratatzen dutela Nafarroa, pobrezia sortzeaz gain.

Irakurle agurgarria:

Honaino iritsi zarenez, eskaera bat egin nahi dizugu: irakurtzen ari zaren edukia eta egunkaria babestea, konpromiso ekonomikoa hartuz. Publizitatea eta erakundeen diru-laguntzak ez dira nahikoa BERRIAren etorkizuna bermatzeko. Sarean eskaintzen dizugun edukia irakurtzen duzuen milaka irakurleek proiektuari ekarpena eginda, urrutira iritsiko ginateke.

Kazetaritza libre, ireki eta independentea egin nahi dugu euskaldunontzat. Euskaraz informatzea delako gure eginkizuna, eta zure eskubidea.Lagun gaitzazu bide horretan. Idatzi gurekin etorkizuna. Geroa zugan.

Martxelo Otamendi
BERRIAko zuzendaria

Izan zaitez BERRIAlaguna

Izan zaitez BERRIAlaguna

BERRIAlaguna

Irakurtzen ari zaren edukia libre ematen jarraitu nahi dugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, zure eskubidea. Sareko irakurlea bazara, konprometitu zaitez irakurtzen ari zarenarekin. Geroa zugan.

Izan zaitez BERRIAlaguna