EAJ nagusi Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan, EITBren arabera

Jeltzaleek eta EH Bilduk babes handiagoa lukete 2015eko bozetan baino, eta Ahal Dugu-k, PSEk eta PPk, apalagoa

2018ko ekainaren 6a
00:00
Entzun
BILBO. EAJk irabaziko ditu Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoako batzar nagusietako hauteskundeak, Gizaker etxeak EITBrentzat eginiko inkesta baten arabera. 2015eko foru bozetan lortutako babesa baino handiagoa lortuko lukete jeltzaleek datorren urteko maiatzean egitekoak diren hauteskundeetan, hiru lurraldeetan goraeginda.

Araban, EAJ bigarren alderdia izan zen duela hiru urte, baina, EITBren arabera, jeltzaleak PPren gainetik gera litezke datorren urteko bozetan, %22 bototik %26,2ra igota. Bizkaian, are gehiago handituko lezakete gainerako indar politikoei kentzen dieten aldea, babesa %38,2 bototik %43,3ra handituta. Dena dela, Gipuzkoan haziko litzateke gehien; 6,8 puntu, %38,8raino. EH Bildu bigarren indarra izango litzateke hiru herrialdeetan, guztietan duela hiru urte baino babes zabalagoa jasota. Araban, gainera, PPren aurretik geratuko litzateke, eta hirugarren indarra izatetik bigarrenera igaro.

EAJk eta EH Bilduk Ahal Dugu-ren, PSE-EEren eta PPren bizkar egingo lukete gora,EITBren inkestak 2015ekoa baino babes apalagoa iragarri baitu hiru indar horientzat. Ahaldun nagusien artean, Markel Olano Gipuzkoakoa da ezagunena (%77), eta Unai Rementeria Bizkaikoa balorazio onena jasotzen duena (6,7). Inkesta egiteko, 1.750 pertsona galdekatu zituzten maiatzaren 14tik 21ra bitartean.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.