«Ziklo politiko berrirako» zuzendaritza osatu du EH Baik

Militanteek Anita Lopepe eta Peio Etxeberri Aintxart aukeratu dituzte mugimenduko bozeramaile gisa

2018ko ekainaren 12a
00:00
Entzun
BAIONA. EH Bai mugimendu abertzale eta ezkertiarrak bere zuzendaritza politiko berria iragarri zuen atzo. «Martxoan burutu biltzar nagusian, ziklo politiko baten itxiera aktatu genuen, eta ziklo berriari begirako bide orri politikoa zein zuzendaritza berri baten eskemak bozkatu genituen», nabarmendu dute oharrean. Bozeramaile lanetan Anita Lopepe eta Peio Etxeberri Aintxart arituko dira. Bozeramaileez zein alderdietako ordezkariez gain, zenbait arlotako ordezkariz osatua izanen da zuzendaritza: Mirentxu Auzqui (Laborantza), Terexa Mixelena (Jendarte eredua), Jean Claude Mailharin (Ekonomia) Garbiñe Eraso (Gatazkaren Konponbidea), Xabi Larralde (Eraikuntza Nazionala), Maite Goienetxe (Lurra eta Etxebizitza), Pantxo Tellier (Trantsizio Ekologikoa) Iker Elizalde (Hauteskundeen Kudeaketa eta Instituzioen Lana), Peio Bellan (Barne Formakuntza) etaGilles Haran (Diruzaina).

Martxoaren 3an egindako biltzar nagusian, EH Baik ardura bakoitzerako izen emateak ireki zituen, hiru asterako. Ondoren, bi astez, militanteek bozkatzeko aukera izan zuten, eta orain jakinarazi dira emaitzak. 2020an iritsiko dira herrietako hauteskundeak, eta horren bitartez aukeratuko dira Euskal Hirigune Elkargora doazen hautetsiak. Egun, EH Baik 35 hautetsiz osaturiko talde bat du instituzioaren batzarrean.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.