De Migueli agindutako zenbait lanen «aztarnarik» ere ez dute aurkitzerik izan
2018ko apirilak 17
GASTEIZ. Eusko Jaurlaritzan 2009ik 2013ra aritutako bi arduradunek deklaratu dute De Miguel auziko epaiketan, lekuko gisa. 2006tik 2009ra ustez zenbait lan egiteko agindu zieten Alfredo de Miguelek eta beste zenbait akusatuk zuzentzen zituzten enpresei; lekukoek esan dute lan horiek egin izan balira, horiei buruzko txostenak egongo zirela Jaurlaritzan, baina ez zutela topatu horien «aztarnarik» ere.